Lagun liburu dendan pintaketak egin dituzte
DONOSTIA. 2000. urtean ETAren atentatua jasan zuen Jose Ramon Rekalde EAEko sailburuordea mehatxatzen duten pintaketak agertu ziren atzo Donostiako Lagun liburu dendan:Recalde RIP zioen, eta alboan diana bat ageri zen, baita Gora ETA zioen beste mezu bat ere. Dendako jabeetako bat Rekalderen emaztea da, Maria Teresa Castells. Alderdiek pintaketak salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu