Donostiako Aste Nagusia

Laguntza eskea egin dute Piratek, 90.000 eurotik gorako galerei aurre egiteko

Aurtengo Aste Nagusia "orain arteko parte hartzaileena, herrikoiena, euskaldunena, irekiena eta askotarikoena" dela nabarmendu du Juan Karlos Izagirre alkateak.

Donostiako Piratek La Flamenka gunean eginiko agerraldia. @IZANPIRATA
2014ko abuztuaren 13a
07:24
Entzun

Bart gaueko eurite eta haizeteek ondorioak izan dituzte Donostiako Aste Nagusian ere. Batis Ezeiza Piraten bozeramaileak Euskadi Irratian azaldu duenez, euriteen eraginez segurtasun protokoloa aktibatu, eta hustu egin zuten kaia. Suhiltzaileak goizean bertaratu dira kalteen balorazioa egitera. Bideoa: bart gaueko ekaitzaren irudiak (Donostiako Piratak).

[youtube]http://youtu.be/QJVtXA0mmxY[/youtube]

Goizean, auzolanerako deia egin dute Piratek, gunea konpondu eta lehenbailehen normaltasunera itzul dadin. "Azpiegitura aldetik eta ekonomikoki kolpea izan da hau Piratentzat. Nolanahi ere, inork ez du minik hartu, eta hori da garrantzitsuena. Besteari buelta emango diogu. Gure asmoa egitarauarekin aurrera jarraitzea da", iragarri du Ezeizak. 90.000 eurotik gorako galerak zenbatu dituzte, eta, egitarauarekin aurrera jarraitzea erabaki badute ere, ez dute baztertu aldaketak izatea.

Laguntza eskea egin eta kontu korronte baten zenbakia zabaldu dute Piratek (3035 0149 45 1490027294), "bakoitzak ahal duen neurrian laguntzeko aukera izan dezan". Halaber, herritarrei dei egin diete La Flamenkara, Kantina Piratara eta Nautiko gunera joatera eta parte hartzera: "Orain, inoiz baino gehiago, babesa behar dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.