Euskara

Laguntza publikoen apaltzea salatu dute Iparraldeko euskal hedabideek

Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak %4 apaldu dute euskarazko hedabideei ematen dieten diru laguntza. Murrizketek ez diete eragingo eragile nagusiei, eta, ondorioz, ez da apalduko Euskal Irratiek jasotzen duten laguntza.

Aitor Renteria.
2013ko uztailaren 18a
14:46
Entzun

Alta, apaltzea hedabideen atalean pairatu da, sistematikoki. Ipar Euskal Herriko Hitza-k 24.000 euro jasoko ditu aurten, iaz baino mila gutxiago, Kazeta.info-k bezala. Kanaldudek 67.200 euro, iaz baino 2.800 euro gutxiago; Herria-k 40.800 euro, iaz baino 1.700 euro gutxiago. Orotara, 6.500 euro gutxiago jasoko dituzte euskal hedabideek.

Kopuruak kontuak harturik, begi bistakoa da jasotako laguntzak "sinbolikoak" direla. Euskal hedabideek salatu dute aski larria dela laguntza sinboliko hori gehiago apaltzea eta larriagoa oraindik, EEPk ez duela ireki nahi hizkuntza politikan onartu zuen hedabideen atala. Hizkuntza politikaren erabilpen arloan izaera estrategikoa aitortzen zaie euskal hedabideei, baina, errealitatean, kontrako bidea hartzen du EEPk, laguntzak murriztuz krisi garaian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.