gizartea

Laguntza sozialak jasotzeko baldintzak gogortuko ditu Jaurlaritzak

Eskatzaileak bere udaletxean azkeneko hiru urtean erroldatuta egon beharko du; bestela, gutxienez bost urtean bizitza laborala izan duela frogatu beharko du. Jaurlaritzak "iruzurra bukatu" nahi du horrela.

2011ko irailaren 12a
19:11
Entzun

Eusko Jaurlaritzatik gizarte laguntza jaso nahi duenak zailagoa izango du aurki, baldintzak gogortu egingo dituelako Jaurlaritzak. Hala, eskatzaileak bere herriko udaletxean azkeneko hiru urtean erroldatuta egon beharko du —lehen batekoa zen baldintza—. Baldintza hori betetzen ez duenak, frogatu beharko du gutxienez bost urtean Espainiako Estatuan bizitza laborala izan duela. 

PSE-EEk eta PPk akordioa lortu dute, eta Gemma Zabaleta Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietarako sailburuak esan du "iruzurra bukatu" nahi dutela egitasmo horrekin eta jendea "modu aktiboan lana bilatzera" bultzatu nahi dutela.

Urtarriletik aurrera Lanbidek kudeatuko ditu laguntza sozial horiek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.