Laguntza teknikorako zerbitzu bat eskainiko du BERRIAk

2015eko urriaren 8a
09:13
Entzun

Aplikazioa deskargatzeko prest dago Google Play eta Appleren Storen. Tamaina gutxikoa da (5,5 MB), eta erraz instalatzen da. Erabilera aldetik, sinplea eta intuitiboa da. Dena den, BERRIAk laguntza teknikorako zerbitzu bat eskainiko du, edozein duda argitzen edo edozein arazo tekniko bideratzen laguntzeko asmoz.

Horretarako, bi bide eskainiko dira. Batetik, kontsultak posta elektronikoz bideratu ahal izango dira, honako helbidera: [email protected]. Bestetik, urriaren 8tik 16ra bitartean, WhatsApp eta Telegram aplikazioen bidez, aldi bereko mezuak bidaliz 687 489 773 telefonora. Txat bidezko laguntza tekniko honek ordutegi mugatua izango du: astegunetan, goizez 10:00etatik 12:00etara, eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.