Eusko Jaurlaritzak atzo argitara emandako inkestan «berdinketa teknikoa» egongo dela dioen arren, badira Jaurlaritzaren interpretazioa zalantzan jarri dutenak.
Lakuak 4-5na eserleku iragarri dizkie EAJri, PSE-EEri eta PPri, eta 3-5 Amaiurri. Baina, atzo, Zuzeu webgunean eta Twitterren, emaitza horiek iraultzen zituzten interpretazioak zabaldu ziren. Ion Ansak, bereziki, kalkulu «alternatiboa» egin du, eta, haren arabera, Amaiurrek 5-6 eserleku lortuko lituzke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan,EAJk 4-5, eta PSE-EEk eta PPk launa.
Kontua da Gipuzkoan eta Araban Amaiurrek dantzan izango lituzkeen bi eserlekuetan lehiakide dituenei 10.000 boz baino gehiagoko aldea ateratzen diela, eta Bizkaian, aldiz, lehiakide duenak Amaiurri 3.000 bozen aldea aterata Amaiurri ez diotela 1-2 eserlekuren aukera ematen.
«Lakuaren inkesta EAEn (datu probisionalak): EAJk 310.262, Amaiurrek 308.491, PSE-EEk 281.005, PPk 256,268. 'Berdinketa teknikoa'?»,galdetu du Ansak.
Lakuaren inkestak beste irakurketa bat ere badu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu