Baliabide ekonomiko gutxi dituzten familientzako laguntzak aintzat hartuko dituen estrategia bat eskatu du Iñigo Lamarcak, EAEko arartekoak. Familien pobreziak haien seme-alabengan eragiten duela nabarmendu du, eta pobrezia horrek umeengan etorkizunean eragin ohi duela. Hortaz, arazoak saiheste aldera, arartekoak prebentzio jarduerak eta esku hartze goiztiarra ahalbidetzeko ekintzak eskatu ditu.
Haur eta Nerabeentzako Bulegoak 2013ko datuen berri eman du, bulego hori Arartekoaren barruan egon arren adingabeen errealitatea hobeto azaltzeko. Guztira 520 kexa bideratu zituen iaz. Horietatik adingabeen eskubideekin zuzenean lotutako 284 espediente, eta seme-alabak dituzten familien pobrezia egoerarekin lotutako 236.
Haurren pobrezia arriskuarekin lotutako txostenak bideratutako guztien ia erdiak izan ziren, %45 inguru. Hezkuntzarekin lotutako kexak %25 izan ziren, eta %6, babesik gabe dauden haurren eskubideekin lotutakoak.
Gizartea
Lamarcak umeen pobreziaren aurkako plana eskatu du
EAEko Arartekoak adingabeen eskubideekin lotutako 520 kexa jaso zituen 2013an, gehienak haurren pobreziarekin eta hezkuntzarekin lotuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu