Lan bilera egingo dute gaur Izagirrek eta Elorzak
DONOSTIA. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak eta Odon Elorza alkate ohiak lan bilera egingo dute hiriko hainbat gai aztertzeko, gaur. Elorzak azaldu duenez, Izagirreri «duela 50 egun baino gehiago» gutun bat bidali zion «botere aldaketa» errazteko bilerak egiteko prest zegoela adieraziz. Horrela, alkate ohia prest agertu da «aurrekontuen eta egoera ekonomikoaren inguruan beharrezkoak diren aholkuak emateko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu