EITBko zuzendari nagusi Maite Iturbek 2013-2016ko plan estrategikoaren zirriborroa aurkeztu du EITBren kontrol batzordean, eta lan hitzarmenak negoziatzeko prest agertu da. “Hitzarmen kolektiboa nahi dugu, eta negoziaketetan hasiko gara, konponbidea aurkitu arte”, azaldu du Iturbek.
Bestetik, gaztelererazko kateetan “euskara naturalki” txertatzea aurreikusten du EITBko zuzendaritzak kontrol batzordean aurkeztutako 2013-2016 plan estrategikoak. Horrekin, Maite Iturbe zuzendari nagusiak nabarmendu du zirriborroak EITBko sortze legearekin bat egiten duela. Iturbek gogoratu du euskarazko eskaintza lehenetsi, eta egunero-egunero hamar orduko promamazioa abian jarri dutela.
Plan estrategikoan ETAri aipamen zehatza egitearen ondorioz sortatutako polemikaren harira, Maite Iturbek adierazi du EITBko ildo editorialean inoiz ez dela zalantzarik egon “ETAren indarkeriaren bidegabekeriaren" inguruan.