Lan istripua
Lan instripu baten ondorioz koman zegoen langile bat hil da Ean
Antza denez, behargina 2,5 metroko altueratik erori zen uztailaren 10ean. Orduz geroztik koma egoeran egon da eta gaur zendu da. LAB sindikatuak jakinarazi du, enpresa berean hil den hirugarren langilea dela.
LABen arabera, hildako R.A.A. langileak Egoin S.A. enpresan egiten zuen lan. Hilaren 10ean 2,5 metrotik behera erori zen eta larri zauritu zen. Lan istripua salatzeko, elkarretaratzea deitu du LABek uztailaren 26rako Eako Udalatxearen aurrean. “Egoin enpresa bezalako asko dago. Lan-istripu larrien estatistikak ikusi besterik ez dago. Urteak daramatzate era lotsagarri honetan aberasten”, salatu du sindikatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu