ELAko idazkari nagusi Jose Elorrietak eta LABeko idazkari nagusi Rafa Diez Usabiagak eman dute kanpaina horren berri Donostian eskainitako agerraldian. LABeko Jabi Garnika eta ELAko Leire Txakartegi ere kanpainaren aurkezpenean izan dira. Euskal Herrian dauden ehun mila enpresetatik ehunek bakarrik aplikatzen dituztela euskararen erabilera normalizatzeko planak adierazi dute.
Aipatu klausula horiek "euskararen presentzia lan-munduan eskasa" dela jasotzen dute. "Dagokigun erantzukizun sozialaren jardueran, pausu praktikoak eman dezaten aipatu norabidean, euskararen normalizaziorako planak martxan jartzeko" eskatuko diete ELAk eta LABek hitzarmen kolektiboaren aplikazioaren menpe dauden enpresei eta beren ordezkaritza sindikalei.
Euskara zabaltzeko deia enpresaburuei eta administrazioari
Elorrietak eta Díez Usabiagak deia egin diete enpresaburuei eta administrazioari "euskararen erabilera zabal dezaten lan-munduan". LABeko idazkari nagusiaren esanetan, "lan hau guztiok egin behar dugu, eta enpresaburuek eta administrazioak beren ekarpen propioak egin behar dituzte eta ezin dute hartu euskara arrotza den hizkuntzatzat, harremanetan, barneko dinamiketan eta produktuak euskaraz banatzerako orduan zerbait positiboa den bezala baizik".
Haren esanetan, "euskarak enpresetan presentziarik ez zeukan fasea gainditu behar da, eta enpresek ateak ireki behar dizkiote". Euskara bigarren mailako hizkuntza ez dela gaineratu du, eta "erabilera osokoa" dela azpimarratu.
Bestalde, Elorrietak gogoratu du gaur aurkezturiko kanpaina epe luzerako dela, jarraikortasuna markatu behar duena.
Azkenik, ELAk eta LABek aitortu dute ez dutela gai hau aztertu sindikatu ez abertzaleekin, baina euskararen normalizazioaren alde dauden sindikatu guztiekin akordioak lortzeko prest daudela zehaztu dute. "Hau ez da ondarezko elementu bat", argitu du Diez Usabiagak.
Hizkuntz normalizazioa
Lan-munduan euskararen erabilera sustatuko dute ELAk eta LABek, hitzarmen kolektiboaren bidez
ELA eta LAB sindikatuek aitzindaria den kanpaina bat jarri dute martxan lan-munduan euskararen erabileraren normalizazioa negoziazio kolektiboaren bidez bultzatzeko. Hala, sektoreetako hitzarmenetarako plataformetan euskararen aldeko konpromisoak biltzen dituen klausula zehatz bat jaso dute, "enpresaz enpresa" normalizaziorako planak ezartzeko asmoz. Horrez gain, gizarteratze kanpaina bat egingo dute, eta 'Garaia da, enpresan euskaraz. Inbertsio ona' goiburua duten pankartak jarri eta liburuxkak banatuko dituzte lantegietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu