Irudia. Bilbo
LANA TXALOTUZ, ANIZTASUNA AITORTU
Jon Landaburu hizkuntzalariari (Paris, 1943) omenaldia egin zion atzo EHUren Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrak, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgell ondoan zela. Euskal Herriko familia baten semea da Landaburu, erbestean jaioa, baina gazterik Latinoamerikara joana. Han 40 urtetik gora daramatza, Kolonbiako hizkuntza indigenak ikertzen eta babesten. Lan horren bidez hizkuntza aniztasuna sustatu izana aitortu dio EHUren Unesco Katedrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu