2013ko otsailaz geroztik dator auzia. Arartekoak hainbat salaketa jaso zituen diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen zuten hainbat erabiltzaileren aldetik. Errenta jasotzeari utzi zioten, egiten ari ziren gastuek diru laguntza etetea ekar lezakeela jakin gabe.
Horren aurrean, arartekoak Lanbideri eskatu zion muga non zegoen zehazteko, eta horri erantzun dio erabakiak. Arartekoak baieztatu du "euskarri berrien" bidez jakinaraziko zaiela erabakia errenta hori jasotzen duten lagunei.