Andreen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko gizartearen inplikazioa beharrezkotzat jo du Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak (Ugao, Bizkaia, 1969), BERRIAk eginiko elkarrizketan. Emakunde Eusko Jaurlaritzaren barnean kokatuta exekutiboak erakunde horri eman dion garrantzia nabarmendu du.
Irungo eta Hondarribiko alardeez ere mintzatu da Landaida. Haren esanetan, tradizioak ezin dira "giza eskubideen gainetik" egon: "Emakumeak alardeetan berdintasunez parte hartzeko aukerarik ez izatea bada tradizio batek giza eskubideak zapaltzea".
Emakunden "murrizketa handirik" ez dela egongo ere azaldu du, eta baztertu egin du erakundea mozketen ondorioz desagertzea.