GIZARTEA

Landaida: "Ez alkohola, ez festa giroa ez dira aitzakia emakume eta gizonen arteko harremanak parekideak ez izateko"

Emakundeko zuzendariak duela urte batzuetako leloa berreskuratu du festetan emakumeen eskubideak errespeta daitezen: 'Ondo pasa, pasatu gabe'.

2013ko abuztuaren 16a
15:39
Entzun

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria elkarrizketatu du Efe agentziak, eta horri adierazi dionez, "jarrera aktiboa" eskatu dio gizarteari "emakumeak atzerarazi edo haien eskubideen erasoei aurre egiteko". Festa giroak ez die gizonei emakumeak esesteko baimenik ematen, eta esta parekideen alde mintzatu da Landaida: "Ez alkohola eta ez festa giroa ez dira aitzakia emakume eta gizonen arteko harremanak parekideak ez izateko. Ondo pasa, pasatu gabe". Landaidaren ustez, festetan "askotan" emakumeak "esetsita edo babesgabe" sentitu ohi dira zenbait lekutatik ibiltzean, ordu jakin batzuetan.

Festetan emakumeak esetsita "ordena soziala eta botere harremanak erreproduzitzen dira, eta ondorioz, baita egunerokoan ematen diren diskriminazioak ere". Hori dela eta, balioen "aldaketa globala" beharrezkoa dela iritzi du Landaidak, eta haren ustez, garrantzitsua da balio horiek haurrei umetatik buruan sartzea: lan horretan, familiek ez ezik, hezkuntza zentroek eta hedabideek ere bide berean jardutea garrantzitsua dela baieztatu du.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.