Lander Fernandez Espainiaratzea onartu du Italiak

2013ko urtarrilaren 16a
12:41
Entzun

Lander Fernandez ustezko ETAkidea Espainiaratzea onartu du gaur Erromako auzitegi batek. Iazko ekainaren 13an atxilotu zuten Fernandez euroagindu baten ondorioz, "terrorismo delituak" egotzita. Maria Luisa d'Abbaddok, Fernandezen abokatuak, esan du "ziurrenik" erabakiaren aurka helegitea jarriko dutela, baina oraindik goiz dela ezer ziurtatzeko, ez baitute jaso ebazpena.

Epaileek astelehenean ebatzi zuten estradizioaren alde, eta Italiako Fiskaltza Nagusiak sinatu behar du orain erabakia.
Kale erasoetan parte hartzea eta, besteak beste, 2002ko otsailaren 20an Bilbon autobus bat erretzea egotzita eskatu zuen Espainiako Gobernuak estradizioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.