Euskal Herria

Lander Fernandez eta Aingeru Cardaño absolbitu egin dituzte

2002an autobus bat erre zutelakoan epaitu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Datozen orduotan aske utziko dituzte.

2013ko azaroaren 18a
17:50
Entzun

Bilbon ustez autobus bat erre zutela-eta izan zuten bi santutxuarrek epaiketa, iragan astelehenean. Fiskalak hiruna urteko espetxe zigorra eskatu zuen, baina Auzitegi Nazionalak aske uzteko agindua eman du, eta aurki aterako dira espetxetik.

Fernandez iazko ekainean atxilotu zuen Italiako Poliziak Erromako etxean, Auzitegi Nazionalanern euroaginduari erantzunez. Espetxeratu egin zuten Erroman, eta ondoren etxeko atxiloaldia jarri zioten. Ekainean, berriz, estraditatu zuten Espainiara, Italian zuen babes taldeak egindako ahaleginen gainetik. Etxea inguratu zuten haren atxiloketa saihesteko, eta bertan izan ziren abokatu eta senatariak ere helburu berarekin.

Cardaño, berriz, 2007ko uztailean atzeman zuten Donibane Garazin, eta urtarrilean jarri zuen Parisek Madrilen esku.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.