Arratsaldeko lehen orduan eraman dute Lander Fernandez Polizia etxetik Ciampino Erromako aireportura, eta Madrilera zihoan hegazkinean sartu dute, Efe berri agentziak jakinarazi duenez, Justizia Ministerioko iturriak aipatuz.
Italiako hogei bat polizia Lander Fernandez atxilotzera joan dira gaur goizean Garbatella etxera, Erroman, baina ez dute lortu, etxeko atarian 60 lagunek oztopatu baitute atxiloketa, Etxe barruan beste 30 lagun zeuden, tartean abokatua eta bi parlamentari. Negoziatzen aritu ondoren, abokatuaren autoan eraman dute Polizia etxera. Italiako Auzitegi Gorenak etxeko atxiloaldia jarri zion duela hamar hilabete pasatxo, eta hura Espainiaratzeko eskaera onartu zuen joan den apirilaren 16an.
Senatari batek estradizioa etetea eskatu dio Justizia ministro Paola Severinori, Madrilek hartutako erabakiaren kontra helegitea aurkezteko aukera azter dezala, baina, ez du aurrera egin.
[YouTube]http://youtu.be/OacS9Ye2fNs[/YouTube]