atxiloketak

Landetan atxilotutako Peio Ion Sanchez iruindarra espetxean sartu dute

Joan den asteazken gauean Frantziako Poliziak Landetan atxilotu zuen Peio Ion Sanchez Iruñeko bizilaguna "helburu terroristak dituen gaizkile taldeko kide" izatea leporatuta auzipetu du Frantziako Justiziak, eta, halaber, espetxean sartu dute. Polizia iturrien arabera, autoarekin istripua izan ostean atxilotu zuten, eta nortasun agiri faltsuak zeramatzan berarekin.

2005eko apirilaren 4a
12:20
Entzun
'Efe' albiste agentziak Frantziako Polizia iturrietan oinarrituta eman du espetxeratzearen berri, baina ez du zehaztu zein kartzelatan sartu duten preso.

Lehenago ere atxilotu zuten Sanchez, baina Espainiako Poliziak. Zehazki, 2000ko irailaren 13an, Ekinen aurkako operazioan. 2001eko ekainaren 21 arte Espainiako kartzeletan egon zen preso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.