Lanean ari zela bero kolpe batek jota hil zen asteazkenean Azkoiengo (Nafarroa) 52 urteko gizonezko bat. Eraikuntza lanetan ari zen, pisu baten barruan. Autopsiak agertu du "bero kolpe batek eragindako tentsio jaitsieraren ondorioz bihotza eta arnas aparatua geratu" egin zitzaizkiola.
Asteazken arratsaldeko lau eta erdiak inguruan izan zuen ondoeza. 36,5 gradu zentigradu ingurukoa zen tenperatura.
Lan istripua
Lanean ari zela bero kolpe batek jota hil da Azkoiengo bizilagun bat
Eraikuntzan ari zen, etxebizitza bat egiteko lanetan. Asteazkenean gertatu zen ezbeharra. Tenperatura 36,5 gradu zentigradukoa zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu