Bai Euskarari sariak

Lanekik eta Zugarramurdiko Sorginen Museoak eta Lezeak jaso dituzte Bai Euskarari sariak

Mikel Lezamiz Mondragoneko Hedapen Kooperatiboko arduradun ohiak jaso du Bai Euskarari Laguna saria.

Saridunak, Donostian egin den sari banaketa ekitaldian. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
Ane Zuazubiskar Iñarra.
2016ko uztailaren 1a
17:39
Entzun

Arlo sozioekonomikoa euskalduntzea da Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartearen xedea; eta arlo horretan euskara sustatzen duten erakunde eta pertsonak saritzen ditu urtero, Bai Euskarari sariekin. Laneki Lanbide Heziketarako euskarazko ikasmateriala sortzeko elkarteak jaso du lehen saria. Besteak beste, lantokiko terminologia sortzen edo euskaratzen aritu dira azken urteotan. Bigarren saria Zugarramurdiko Sorginen Museoa eta Lezeak jaso du.

Mikel Lezamizi eman diote Bai Euskarari Laguna saria, lan mundua euskalduntzeko egindako lanagatik. Kooperatibagintzan aritutakoa da Lezamiz, eta Mondragon Korporazioko Hedapen Kooperatiboko arduraduna eta euskara koordinatzailea izan da azken urteotan.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.