Mobbinga

Lanerako Jazarpen Moralaren Euskal Behatokia aurkeztu du Jaurlaritzak

Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburu Joseba Azkarragak azaldu duenez, "Euskal Autonomia Erkidegoan Estatu Espainiar osoan baino mobbing kasu gehiago salatu eta ebatzi dira". Hala ere, asko dago egiteko, eta beraz, Lanerako Jazarpen Moralaren Euskal Behatokia sortu dute. Gaur aurkeztu dute Behatokia, eta han azaldu dutenez, badira "hilabete batzuk entitate horretako kideak lanean ari direla", mobbingaren inguruan epaileek hartzen dituzten erabakiak aztertzen.

2004ko ekainaren 2a
16:18
Entzun
Arlo horretan lan egiten duteneiirizpideak ematen saiatuko da Behatokia, eta ikastaroak antolatuko dituzte langileak prestatzeko.

Gaur azaldu dutenez, "lanerako jazarpen moralaren inguruan esku hartzeko lehen plana" egiteko helburua du Jaurlaritzak, Behatokiarekin elkarlanean.

Behatokiak ez duela "nortasun juridikodun egitura egonkorrik" azaldu du Azkarragak, eta malgutasuna duela "osatzeko, zatitzeko eta birrosatzeko".

Justizia, administrazio eta irakaskuntza-arloetako aditu talde batek osatuko du Behatokia.

Lehen txostena eginda

Behatokiak bere lehen txostena egina du jada, 'Jazarpen morala —mobbing— lantokietan: ulertu eta esku hartu'. Han azaltzen denez, mobbingaren arazoa ez da legedi falta, legedi hori erabiltzeko zailtasuna baizik.

Azkarragaren iritzian, aurrera hurratsak emateko baliagarria izango da txostena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.