INEM Espainiako Enplegu Institutuak emandako datuen arabera, irailetik urrira jaitsi egin da langabeen kopurua Hego Euskal Herrian: 404 lagun gutxiago zeuden enplegurik gabe urriaren amaieran. Nolanahi ere, Gipuzkoan igo egin da langabeen kopurua.
Zehazki, Gipuzkoan urrian 322 pertsona gehiago zeuden enplegurik gabe irailean baino. Hego Euskal Herriko beste hiru probintzietan kontrakoa izan da joera: Araban, 127 lagun gutxiago enplegurik gabe; Bizkaian, 377 eta Nafarroan 222. Proportzioan Nafarroan izan du langabeziak jaitsiera handiena irailetik urrira.
Langabezia
Langabe kopurua jaitsi egin da Araban, Bizkaian eta Nafarroan, eta igo Gipuzkoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu