Ez gehiago, ez gutxiago. 2005ak adina langabeutzi zituen 2006akHego Euskal Herrian: 84.900 hain justu. Baina lanaren kalitateak okerrera egin du:kontratuen behin-behinekotasun tasa %29,2ra iritsi zen iaz, 2005ean baino %1,2 gehiago. «Europako Batasuneko batez bestekoaren alderatu besterik ez dago hemengo enpleguaren kalitatea benetan eskasa dela jakiteko», dio LABek. EBko behin-behinekotasun tasa %14,2koa da.
Iazko azken hiruhileko datuak eman ditu INE Espainiako Estatistika Institutuak, eta 2005eko datuekin alderatuz gorabeherarik egon ez arren, urteko hirugarren hiruhilekoarekin konparatuz gero igo egin zen langabezia Hego Euskal Herrian: 1.200 langabe gehiago egon ziren urritik abendura bitartean. Langabezia tasa %6,21ean geratu da.
Datuak datu, zeharo interpretazio desberdinak egin dituzte sindikatuek. CCOO eta UGTrentzat, 2006. urtea «oso urte ona izan da enpleguarentzat». Are gehiago, urteko azken hiruhilekoan sortutako lanpostu «ia gehienak» finkoak izan zirela nabarmendu du CCOOk, etaokupazioaren datuen bilakaera ere «kontuan hartzekoa» dela.
UGTk, berriz, Nafarroako azken datuek argi erakusten dute enpleguaren martxa «gero eta hobea» dela bertan . Nafarroak %4,58ko langabezia tasa izan du, etaUGTren ustez, Nafarroako enplegu planari esker lortu da hori.
Oso bestela hitz egin du, ordea, LABek. Horren hitzetan, CCOO eta UGTk sinatutako lan erreformari esker lortu dira «hain datu penagarriak». LABen ustez,«lotsagarria da haien jarrera: enpresa eta gobernuekin negoziatzen dute, eta gero komunikabideen aurrean, plantak eginez, haiek hartutako konpromisoak eskatzeko exijitzen diete. Baina ez gaitzaten engaina: erreforma hori sinatzerako bazekiten patronalaren alde egiten ari zirela, eta, hala ere, sinatu egin zuten». Sindikatu abertzalearen ustez, 2006ko datuek argi erakutsi dute erreforma «porrot latza» izan dela .
«Izandako datu penagarriekargi erakusten dute UGT eta CCOOren lan erreforma porrot latza izan dela»
LABsindikatua
«2006a oso urte onaizan da enpleguarentzat; sortutako lanpostu ia gehienak finkoak izan dira»
Ccoo sindikatua
Langabe kopurua mantendu egin zen iaz Hegoaldean, baina behin-behinekotasuna igo
Iaz 84.600 langabe zenbatu ditu INEk; langabezia tasa %6,21ean geratu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu