Langabezia da oraindik ere EAEko herritarren kezka nagusia

Euskobarometroan jasotako datuen arabera, gero eta gehiago dira politikarekiko interesik ez dutenak, nahiz eta Urkulluren gobernuak 5,3ko notarekin.

jarraia160748.jpg
arantxa elizegi egilegor
2018ko abenduaren 20a
07:12
Entzun

Euskobarometraoern udazkeneko datuak aurkeztu ditu Francisco Jose Llera ikerketa taldeko arduradun eta EHUko irakasleak. Orotara, 18 urtetik gorako 1.200 pertsona elkarrizketatu dituzte urriaren 15a eta azaroaren 9a bitartean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.

Galdekatuen artean, oraindik ere langabezia da kezka nagusia. Bigarren tokian leudeke gizarte desberdintasunak eta hirugarrenean egoera politikoa. Azken horri dagokionez, hiru herritarretataik batek soilik agertzen du politikarekiko interesa, eta, aldiz, gero eta gehiago dira politikaz askatasunez hitz egiteko oztopoak nabaritzen dituztenak.

Agintariei buruz galdetuta, gehienek nahikoa bat ematen diote Iñigo Urkulluren exekutiboari. Bestalde, Espaniako politikagintzarekiko jarrera ezkorra —%72,7— da nagusi. Buruzagi politikoei dagokioenez, berriz, Urkullu bera da nota hoberena jaso duena 4,8 batekin; haren atzetik letorke Andoni Ortuzar buruzagi jeltzalea 4,3ko notarekin; eta hiorugarren tokian legoke, Arnaldo Otegi 3,8 batekin.

Autogobernuari buruzko eztabaidaren inguruan ere galdetu diete ikertzaileek herritarrei, eta interesik eza izan da erantzuna: lautik hiru interes gutxi dute eztabaidan. Alderdika, EH Bilduren boto emaileak dira interes handiena dutenak (% 38,2); eta, neurri txikiagoan, EAJren boto emaileak (% 26,2). Hala, independentziari buruzko balizko erreferendum batean, galdekatutakoen %31,9k bozkatuko lukete baiezkoa, eta %39k ezezkoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.