Langabezia datuak "ez dira onak", Eusko Jaurlaritzaren arabera

2013ko urriaren 2a
10:21
Entzun

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburuak esan duenez, iraileko langabezia datuak "ez dira onak", eta kexu azaldu da "hilabetez hilabete" ez delako enplegurik sortzen. Euskadi Irratian eginiko elkarrizketa batean, Tapiak azaldu du enplegua ez dagoela "bere onenean", ekonomia "oraindik ez baita suspertzen ari".

Hala ere, nahiz eta lanposturik ez sortu, "jada ez dago ixten ari den edo lan erregulazioan dagoen enpresarik", Tapiaren esanetan. Datu hori positibotzat jo du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.