Azken hiru hilabeteetan beheranzko joera izan badu ere, langabeziak gora egin du abuztuan Hego Euskal Herrian 182.136 langabera iritsiz. Nafarroan eta Gipuzkoan jaitsi egind en arren, Bizkaia eta Arabako gorakadak datu orokorrak igoreazkoak izatea ekarri du.
Espainiako Lan Ministeritzak gaur zabaldutak datuen arabera, ekainetik honeta 295 pertsona gehiago dago lanik gabe Hego Euskal Herrian.
Araba eta Bizkaia izan dira langabeziaren gorakada sumatu dutenak. Araban ekainean baino 431 langabe gehiago dago -21.856 guztira- eta Bizkaian 291 gehiago -78.791 orotara-.
Gipuzkoa eta Nafarroaren kasuan, ordea, datuak hobeak dira. Gipuzkoan 90 langabe gutxiago dago -40.082 guztira- eta Nafarroan 337 gutxiago -41.407 langabera iritsiz-.
Urteko langabezi tasari begiratuz gero, ordea, datuak ez dira positiboak, Hego Euskal Herrian lehengo urtean baino 15.360 langabe gehiago dago aurten. Araban %10,28 igo da, Bizkaian %11,37, Gipuzkoan %3,5 eta Nafarroan %1,32.