Enplegua

Langabezia igo egin da Hego Euskal Herrian

Espainiako Industria Ministerioak emandako datuen arabera, azken hilabetean langabetuen kopurua igo egin da Hego Euskal Herrian. Hala, urtarrilean 112.998 lagun zeuden Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan enplegurik gabe, abenduan baino 7.136 gehiago (%6,31). Datu horiek iazko urtarrilekoekin alderatuz gero, ordea, jaitsi egin da enplegu gabe daudenen kopurua: orain utebete 4.027 lagun gehiago zeuden langabezian, guztira 117.025.

2006ko otsailaren 2a
11:21
Entzun
Azken hamabi hilabeteak aintzat hartzen dituen alderaketa horretan, Hego Euskal Herriko langabeen kopurua %3,44 jaitsi da.

Nolanahi ere, langabeziaren urtarrileko igoera esanguratsua izan da Hego Euskal Herrian, eta Espainiako Industria Ministerioak Estatuan egin duen batez besteko kalkuluaren gainetik dago: %3,26 da Espainiako Estatuko batez besteko igoera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.