INEM Espainiako Enplegu Institutuak emandako datuen arabera, abuztuan igo egin zen langabezia Hego Euskal Herrian. Uztailean baino 3.482 gehiago ziren abuztuan enplegurik gabe zeudenak, %3,76 gehiago.
Lau probintzietan egin du gora langabeen kopuruak, baina proportzioetan bada alderik batetik bestera. Nafarroan izan du langabeziak hazkuntza txikiena (192 langabe gehiago, %0,95). Gipuzkoan 641 gehiago, %2,92; Araban ere 641 gehiago, %6,29; Bizkaian, azkenik, 2008 gehiago, %5,01.
Uztailean ere igo egin zen langabeen kopurua.
Ekonomia
Langabezia igo egin da Hego Euskal Herrian
Abuztuan uztailean baino 3.482 lagun gehiago zeuden enplegurik gabe, %3,76 gehiago. Lau probintzietan egin du gora langabe kopuruak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu