INEM Espainiako Enplegu Institutuak emandako datuen arabera, langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian azken hilabetean. Hala, apiril amaieran 1.501 lagun gehiago zeuden enplegurik gabe martxo amaieran baino. Gainera, probintzia guztietan jaitsi da langabeen kopurua: Nafarroan 618 gutxiago (%2,62); Bizkaian 368 (%0,80); Araban 271 (%2,33) eta Gipuzkoan 244 (%0,98).
Nolanahi ere, iazko apirileko datuekin alderatuta igo egin da langabezia: 6.789 lagun gehiago zeuden enplegurik gabe aurtengo apiril amaieran iazkoan baino. Urte arteko alderaketan Nafarroan hazi da gehien langabezia, iazko apirilean baino 3.030 lagun gehiago baitzeuden aurtengoan enplegurik gabe (%15,20). Gipuzkoan 1.927 gehiago (%8,46), Bizkaian 1.150 (%2,59), eta Araban 679 (6,34).
Ekonomia
Langabezia jaitsi egin da Hego Euskal Herrian
Apiril amaieran 1.501 lagun gutxiago zeuden enplegu gabe martxo amaieran baino. Hala ere, iazko apiril amaieratik gora egin du langabeen kopuruak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu