Lehenengo hiruhilekoan baino 3.000 langabe gutxiago dago Hego Euskal Herrian, Biztanleria Aktiboaren inkestaren arabera. Nafarroa eta Araban beherantz egin du langabezia tasak, baina alderantzizkoa gertatzen da Gipuzkoa eta Bizkaiarekin.
Araban 5.100 langabe gutxiago daude, 13.900 dira guztira. Langabezi tasa, beraz, %8,79 da orain eta aurreko hiruhilekoan %11,4 zen.
Bizkaiak ditu daturik txarrenak. Langabezi tasa %13,3tik %13,7raino igo da. 75.200 pertsona daude lanik gabe, aurreko hiruhilekoan baino 1.700 gehiago.
Gipuzkoan langabezi tasa %9,65ean jarri da, 33.300 langaberekin. Aurreko hiruhilekoan %8,9koa zen, 2.300 langabe gutxiagorekin.
Nafarroako langabezi tasa Bizkikotik gertu dago, %12,85 baina aurreko hiruhilekoarekin alderatuta behera egin du, lehen %13,3 baitzen. 39.800 dira langabeak, 1.900 gutxiago.