Ekonomia

Langabeziak behera egin du 2007an Hego Euskal Herrian

INEM Espainiako Enplegu Institutuak emandako datuen arabera, %1,13 egin du behera langabeen kopuruak iazko abendutik aurtengora. Probintzia guztietan jaitsi da Nafarroan izan ezik (%2,45 igo da).

2008ko urtarrilaren 3a
17:06
Entzun
2007an langabeen kopurua jaitsi egin da Hego Euskal Herrian: 2006ko abendu amaieran 97.263 ziren INEMen arabera enplegu gabe zeudenak; 2007ko abenduan, berriz, 96.157. Hau da, 1.106 pertsona gutxiago zeuden lanik gabe. Ehunekotan zenbatuta, %1,13 egin du behera langabeen kopurua 2007an.

Hala ere, aldeak daude probintziatik probintziara. Langabeziak Bizkaian eta Gipuzkoan izan du jaitsiera handiena: Bizkaian, 1.027 lagun gutxiago zeuden enplegurik gabe 2007ko abenduan 2006koan baino; %2,43 gutxiago. Gipuzkoan, berriz, 531 gutxiago (%2,26). Araban, 63 gutxiago (%0,60). Nafarroan, aldiz, igo egin da enplegu gabe daudenen kopurua: 515 gehiago ziren 2007 amaieran (%2,45 gehiago).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.