langabezia

Langabeziak behera egin du uztailean Hego Euskal Herrian

Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban behera egin du; Nafarroan, ordea, pixka bat igo da azken hilabetean. Iazko uztaileko datuekin alderatuta, hala ere, igo egin da langabe kopurua.

2011ko abuztuaren 2a
18:12
Entzun

Langabeziak behera egin du uztailean Hego Euskal Herrian. Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban jaitsi egin da, baina Nafarroan pixka bat igo da azken hilabetean. Iazko uztaileko datuekin alderatuta, hala ere, igo egin da langabe kopurua.

Espainiako Lan eta Inmigrazio Ministerioak emandako datuen arabera, langabeziak behera egin du uztailean Hego Euskal Herrian. Ekainean baino 4.273 langabe gutxiago izan dira uztailean, baina 181.841 lagunek jarraitzen dute oraindik lanik gabe; lehengo urtean garai honetan baino langabe gehiago dira.

Jaitsierarik nabarmenena Bizkaian eman da: %3,2 jaitsi dira datuak, eta ekainean baino 2.598 langabe gutxiago izan dira uztailean. Iazko zifrekin konparatuta, ordea, 9.537 langabe gehiago dago aurten herrialdean.

Gipuzkoan ere datuek behera egin dute. Uztailean 1.302 langabe gutxiago izan dira; beraz, ekaineko datuekin alderatuta, %3,14 jaitsi da langabezia. Iazko uztaileko datuei begiratuta, ordea, aurten 2.164 pertsona gehiago dago lanik gabe Gipuzkoan.

Araban modu apalagoan egin du behera langabeziak: %1,91 jaitsi da, eta 417 langabe gutxiago dago. Iaz baino 2.564 langabe gehiago dago, ordea.

Nafarroan, berriz, asko ez bada ere, zifrek gora egin dute; 44 langabe gehiago izan dira uztailean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.