INEM Espainiako Enplegu Institutuak emandako datuen arabera, urrian igo egin da langabeen kopurua Hego Euskal Herrian: irailean 93.459 ziren enplegu zerbitzuetan izena emandako Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako herritarrak, eta urrian 93.964; hau da, 505 gehiago.
Hala ere, probintzia batetik bestera alde handiak daude langabeziak izan duen bilakaeran. Hala, Gipuzkoan eta Nafarroan igo egin da, eta Araban eta Bizkaian, aldiz, jaitsi. Gipuzkoan irailean baino 495 lagun gehiago zeuden langabezian urrian eta Nafarroan 212 gehiago. Aitzitik, Araban 144 gutxiago ziren eta Bizkaian 58 gutxiago.
Ekonomia
Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian
Irailean baino 505 langabe gehiago zeuden urrian. Nafarroan eta Gipuzkoan igo da enplegu gabe daudenen kopurua; Araban eta Bizkaian, aldia, jaitsi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu