Ekonomia

Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian

Uztail amaieran ekainean baino 1.049 lagun gehiego zeuden enplegurik gabe. Nafarroan hazi da gehien langabezia (%5,30); Bizkaian, aldiz, jaitsi egin da (-%1,22).

2008ko abuztuaren 4a
12:08
Entzun
INEM Espainiako Enplegu Institutuak emandako datuen arabera, langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian. Zehazki, uztailaren amaieran ekainaren amaieran baino 1.049 lagun gehiago zeuden enplegurik gabe. Dena den, probintziatik probintziara alde handia dago bilakaera horretan.

Hala, Nafarroan hazi da gehien langabeen kopurua: 1.205 gehiago (%,5,30). Araban 156 geiago (%1,44) eta Gipuzkoan 227 gehiago (%0.95). Bizkaian, aldiz, jaitsi egin da: 539 lagun gutxiago zeuden enplegurik gabe uztailean ekainean baino (-%1,22).

Urte batetik besterako bilakaera aintzat hartuz gero ere langabeziak gora egin du, probintzia guztietan. Guztira aurtengo uztailean iazkoan baino 10.278 lagun gehiago zeuden enplegurik gabe. Urte arteko alderaketan ere Nafarroan izan du langabeziak hazkunderik handiena (%18,03). Gipuzkoan %9,86 igo da, Bizkaian %9,17 eta Araban izan du igoerarik txikiena (%7,79).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.