Uztailean berriro egin du gora langabeziak Frantzian. Lan Ministerioaren datuen arabera, enplegu bulegoen zerrendetan 3.424.400 lagun daude lanik gabe, ekainean baino 26.100 gehiago (%0,8). Horiei batuz gero oso jarduera laburra dutenak (B eta C mailakoak), guztira 5.083.000 leudeke Ipar Euskal Herrian eta Frantzian langabezian edo oso lan prekarioekin. Beste 300.000 dira Frantziaren kolonietan.
Azken urtean %4,3 hazi da batere lanik ez dutenen kopurua, eta %5 ordu gutxiko lana daukatenena. Langabeziaren hazkundea handiagoa izan da gizonezkoen artean emakumezkoen artean baino, eta batez ere 50 urtetik gorako langileei eragin die (+%11,6 azken urtean).