Jaurlaritzako Osalan institutuak jakinarazi duenez, atzo iluntzeko 21:15 aldera jazo zen istripua. Hildakoa, berriz, 54 urteko Jose Cruz R.M. dela zehaztu dute, Electricidad Ipinzako nagusietako bat.
Bestalde, Andoinen 43 urteko gizonezko bat hil da, Osalanen arabera, "arrazoi naturalengatik". Osalanek esan duenaren arabera, gizonezkoa lanerako arropak jazten ari zen bitartean hil da, gozieko zortziak jo baino pixkat bat lehenago. Landalan enpresan egiten zuen lan, makina pisutsuak konpontzen eta garraitzen jarduten den enpresa.
Lan istripua
Langile bana hil da Azpeitian eta Andoainen
54 urteko langile bat, gizonezkoa, hil zen atzo gauean Azpeitiko (Gipuzkoa) Maderas Lizar enpresan konponketa lan batzuk egiten ari zela; zehazki, lantegiko koadro elektrikoa konpontzen ari zela elektrokutatuta hil zen. Nolanahi ere, zendua ez zen Maderas Lizar enpresako langilea, Electricidad Ipinzakoa baizik. Andoainen (Gipuzkoa), berriz, Landalan enpresako 43 urteko gizonezko bat hil da, Osalanen arabera "arrazoi naturalengatik", lanean hasteko arropa jazten ari zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu