Lan istripua

Langile bat hil da Abadiñon makina batek harrapatuta

Lan ezbehar larria gertatu da bart goizaldean Abadiñoko (Bizkaia) lantegi batean: makina batek beharginetako bat, 25 urteko mutil gazte bat, harrapatu du. Oso larri zauritu da istripuan, eta hil egin da. Lekeitioko (Bizilaguna) zen eta mantenimendu lanetan aritzen zen.

2006ko irailaren 25a
15:08
Entzun
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, 02:05 aldera gertatu da ezberra, Iketz enpresan. Suhiltzaileek askatu dute langile gazta makinatik, artean bizirik, baina oso larri zegoen eta hil egin da.

Iketz enpresako giza baliabidetako arduradunak Radio Euskadin agertu duenez, atsekabe eta larritasun handia eragin die heriotza horrek langileei zein enpresako arduradunei.

Urtea hasi zenetik 68 langile hil dira Euskal Herrian beharrean ari zirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.