22 urteko langile bat hil zen atzo arratsaldean Aiarako (Araba) Helados y Postres S.A. enpresan, zamatze eremuan atzerako martxan zihoan kamioi batek harrapatuta. Enpresa hori Netle multinazionalarena da.
CCOOk salatu du prebentzio planak behar bezala eramango balira aurrera istripu hori ez litzatekeela gertatuko. Hildako langilea hasi berria zen eta behin-behineko kontratua zuen uda garairako.
Osalan gertatutakoa ikertzen ari da.
Lan istripua
Langile bat hil da Araiako enpresa batean, zamatze lanetan ari zen kamioi batek harrapatuta
22 urte zeuzkan eta lanean hasi berria zen udarako behin-behineko kontratu batekin. Prebentzioa behar bezala gauzatuz gero istripu hori saihets zitekeela salatu du CCOOk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu