Lan istripua

Langile bat hil da Azkoitiko GSB altzairutegian, garabi batek jota

Azkoitiko (Gipuzkoa) GSB altzairu lantegian langile bat, 55 urteko gizonezko bat, hil da gaur goizean. Garabi baten ari zen beharrean, eta argitzeke dauden arrazoiak tarteko, beste batek jo du. Segituan hil da. Dolua agertzeko Langile Batzordeak zein enpresak astearte goiza arte lantegia itxita edukitzea erabaki dute.

2005eko maiatzaren 21a
17:43
Entzun
Hildako beharginak 55 urte zituen, legazpiarra zen, eta elektrizista lanak egiten zituen GSBn.

Goizeko hamaikak aldera gertatu da ezbeharra: garabi baten ari zen beharrean, mantenu lanetan, eta argitzeke dauden arrazoiak tarteko, beste garabi batek jo du. Berehala hil da. Donostiako Auzi Medikuntzako Zerbitzura eraman dute gorpua.

Astearte arte itxita egongo da Azkoitiko lantegia, eta baita GSBk Legazpin (Gipuzkoa) duten beste altzairutegia ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.