Langile bat hil zen atzo Azpeitian (Gipuzkoan), eraikin batetik erorita. Heriotza atzo arratsaldean, 17:15 aldera gertatu zen, Urrestilla auzoan eraikitzen ari diren etxebizitza batzuetan, eta Eusko Jaurlaritzak gauean eman zuen horren berri. Zendutako langilea gizonezkoa zen, eta 54 urte zituen. Azpeitiarra zen.
Oraindik ez dago argi ezbeharra nola gertatu zen, ezta langileak beharrezko segurtasun neurriak hartuak zituen edo ez.
Lan ezbeharra
Langile bat hil da Azpeitian, eraikin batetik erorita
Heriotza atzo arratsaldean gertatu zen, eta Eusko Jaurlaritzak gauean eman zuen horren berri. 54 urte zituen beharginak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu