Gaur jakin da langile bat hil egin zela urtarrilaren 22an Barakaldon (Bizkaia), tabernan batean izandako lan istripuaren ondorioz. Langilea hozkailu bat konpontzeko laguntzen ari zen, eta leherketa gertatu eta estalki batek buruan jo zuen, Osalan institutuko iturriek Europa Press-i azaldu diotenez.
Ezbeharra urtarrilaren 22ko goizeko hamaikak aldera gertatu zen, langilea Barakaldoko Joma C7 tabernan lanean ari zela. Hildakoa 37 urteko Luis María C.M. zen, Freire Frío Industrial S.L. enpresarako egiten zuen lan eta urte erdi zeraman bertan lanean.
Osalaneko teknikariek esan dutenez, "presio-erreguladore baten eta manometro batzuren bitartez nitrogenoa sartu zutenean" gertatu zen eztanda. Oraingoz, ez dute argitu eztandaren arrazoiak, baina gehiegizko presioagatik edo konpresorearen estalkiaren soldaduraren akats bategatik gertatu zela uste dute.
lan istripua
Langile bat hil da Barakaldon, tabernan leherketa izan eta estalki batek buruan kolpatu ostean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu