Lan istripuak
Langile bat hil da Bergaran, hondeatzeko makina batek harrapatuta
Goizaldean langile bat hil da Bergaran, hondeatzeko makina batek harrapatuta. Langilea Bergarako Urteaga kalean dagoen eraikin bat botatzeko lanean ari zen. Ezbeharra gertatu eta berehala suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak heldu dira, baina ezin izan dute ezer egin. Suhiltzaileen arduradun batek adierazi duenez, langilea hondeatzeko makinaren kabinan zegoen. Hondeatze makina iraultzera zihola ikusita, salto egiten saiatu da, baina makinak harrapatu du.
Istripua 08:25etan izan da. Oraindik ez dute argitu zein den hildako langilearen nortasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu