lan istripua

Langile bat hil da Bilbon, bosgarren solairutik erorita

45 urteko bilbotar gizonezkoa da hildakoa. Udalaren eraikin bat handitzeko beharrean ari zen, Ernesto Erkoreka plazan. 8:30ean izan da lan istripua. LABen arabera, aurten Euskal Herrian hil den 76. behargina da gaurkoa.

2009ko urriaren 27a
14:45
Entzun
Udalaren eraikin bat handitzeko lanean ari zen 44 urteko behargin bat hil da gaur goizean Bilbon, erorikoa izanda. Bosgarren solairutik jausi da, 8:30ean, Ernesto Erkoreka plazan, San Agustin eraikinean.

Kolpea jasotakoan bertan zendu da. Gizonezkoa da hildakoa -Fernando F.T., bilbotarra-. Hamabost urte zeramatzan lanbidean, Exbasa enpresan.

CCOOk protesta elkarretaratzea egin du gaur, Arriaga plazan, eta biharko bilkura deitu dute hildakoaren enpresako langile batzordeak, baita Udalekoak ere -udaletxeko eskaileretan egingo dute, elkarrekin-.

Aurreko ostegunean beste behargin bat zendu zen Bilbon. Hark ere erorikoa izan zuen.

LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 76. behargina da gaurkoa. Iaz hala 125 langile zendu zirela dio LABek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.