41 urteko langile bat hil da gaur Cortesen (Nafarroa), elektrizitate zutoin batetik erorita. Bart gauean gertatu da lan istripua. Gizonezkoa tren geltokiko elektrizitate zutoin bateko konponketa lanak egiten ari zen. Erorikoaren arrazoiak ikertzen ari da Nafarroako Foruzaingoa.
Larrialdi zerbitzuak langilea suspertzen saiatu dira baina ezin izan dute ezer egin haren biziagatik.
LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 35. behargina da gaurkoa. Iaz hala 125 zendu direla dio LABek.
lan istripua
Langile bat hil da Cortesen, elektrizitate zutoin batetik erori ostean
Bart gauean gertatu da ezbeharra. Aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 35. behargina da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu