Gizonezko bat hil da gaur Durangon (Bizkaia) aldamio batetik erorita, Osalanek jakinarazi duenez. Goizeko 10:10ean gertatu da ezbeharra Askatasuna kalean egiten ari diren obra batean.
CC.OO sindikatuak adierazi duenez, langilea buruz behera erori da bigarren pisuko balkoi batetik lehengora, eta momentuan hil da. Sindikatuaren arabera, eusteko hodiak “toki ezegokian” egotea izan daiteke istripuaren arrazoietako bat. Langileak 45 urte zituen, Erceal enpresarentzat egiten zuen lan eta Viviendas Bizkaia promotoraren obra batean ari zen lanean.
Osalaneko hainbat teknikari Durangora joan dira, lan istripu horren nondik norakoak ikertzera.
Lan istripua
Langile bat hil da Durangon aldamio batetik erorita
Goizeko 10:10ean gertatu da ezbeharra, eta 45 urteko gizonezkoa momentuan hil da bigarren pisuko balkoi batetik lehenegora buruz behera erorita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu