Lan istripu larria izan zuen ostiralean langile batek Trapagarango Productos Tubulares enpresan:garabia batekin hainbat hodi zati mugitzen ari ziren, argitzeke dauden arrazoiak tarteko garabiaren saskiak hormaren bat jo, eta zama goitik behera amildu zenean. 43 urteko O.B.R. harrapatu zuen azpian. Oso larri zauritu zen, eta atzo hil zen Gurutzetako ospitalean. Ezbeharra ostiralean izan bazen ere, CCOOk gaur eman du gertatutakoaren berri.
Gainera, jakinarazi du istripua salatzeko ostiralean eta gaur lanuztea egitea erabaki zutela lankideek. Halaber, elkarretaratzea egin dute lantegiaren atarian. Babcockeko langile batzordeak ere bat egin du elkarretaratzearekin.
Lan istripua
Langile bat hil da, garabiko zama gainera erorita
43 urteko O.B.R.k ostiralean izan zuen lan istripua Trapagarango (Bizkaia) Productos Tubulares enpresan, eta atzo hil zen Gurutzetako erietxean (Barakaldo, Bizkaia). Heriotza salatzeko lanuztea egiten ari dira gaur lankideak, eta elkarretaratzea ere egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu