Lan itsripuak

Langile bat hil da Itsasondon, gas-hodi bat gainera erorita

Piezak buruan jo dio eta hankak harrapatu dizkio, suhiltzaileek jakinarazi dutenez.

2008ko abuztuaren 26a
18:37
Entzun
Langile bat hil da gaur arratsaldean Itsasondon (Gipuzkoa) gainera gas-hodi bat erorita. Hodiak langileari buruan jo dio eta hankak harrapatu dizkio, Foru Aldundiko Suhiltzaileek jakinarazi dutenez.

Ezbeharra 16:05ean jazo da Gruas Jaso enpresak Itsasondon duen eremuan.

Langilea hodiarekin ari zen lanean, pieza gainera erori zaionean.

Osalanek oraindik ez du zehaztu istripua zerk eragin duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.