Galdaragintzako 15 tonako pieza batek azpian hartuta hil da gaur goizean langile bat Laudion (Araba). Osalan Jaurlaritzako Lan Osasunerako erakundeak eman dituen azalpenen arabera, 32 urteko F.B.P. Construcciones Urialderen lantegia garbitzen ari zen pieza gainera erori zaionean.
Hain zuzen ere, galdaragintza mekanikoan aritzen da Construcciones Urialde, eta hildakoa garbiketa lanetan ari zen bitartean, 4,2 metroko diametroko eta 15 tonako pisuko piezarekin probak egiten ari ziren inguruan arrabol batzuen gaineran. Argitzeke dauden arrazoiak tarteko, pieza bere tokitik ateraeta langilearen gainera erori da.
Hildakoak urtebete inguru zeraman Construcciones Urialden lanean. Laudioko Anuntzibai industria eremuan dago lantegia.
24 orduko epean hiltzen den bigarren langilea da. Atzo 45 urteko gizonezko bat hil zen Bakedanon (Nafarroa), etxe baten lanean ari zela teilatutik erorita.
Lan istripua
Langile bat hil da Laudion, pieza handi batek azpian harrapatuta
32 urteko gizonezko bat da, eta Construcciones Urialderen lantegia garbitzen ari zen 15 tonako pieza gainera amildu zaionean. 24 ordutan gertatzen den laneko bigarren heriotza da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu