A-627 errepidean gertatu zen istripua, Legutiano (Araba) parean, atzo arratsaldeko zazpiak eta laurden aldera: 39 urteko O.M.B. Ourensekoa (Galizia) erori egin zen Eibar-Gasteiz autobideko obretan lanean ari zela, eta Herrizaingo Sailaren arabera, berehala hil zen. Larrialdi zerbitzuetako medikuek hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan zuten egin. Gasteizko Auzi Medikuntzako Institutura eraman zuten gorpua, autopsia egiteko.
Langilea zergatik erori zen ez du argitu Herrizaingo Sailak.
Lan istripua
Langile bat hil da Legutianon, Eibar-Gasteiz autobideko obretan
Beharrean ari zela amildu eta segituan hil zen 39 urteko gizonezkoa. Atzo arratsean gertatu zen ezbeharra, baina Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur eman du gertatutakoaren berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu